berria.info

 

Asteazkena, 2018ko martxoak 21a.

 

Donostia Hiria Nazioarteko Torneoa hasiko da larunbat honetan

 

XAKEA. Euskal Herriko xakea Donostiara begira egongo da datorren larunbatean hasi eta astebetez, bertan jokatuko baita Donostia Hiria Nazioarteko Torneoa. Renier Vazquez maisu handi kubatarra da faboritoa. Gabriel del Rio, Lelys Stanley Martinez, Luis Lazaro Aguero eta Marani Venkatesh, besteak beste, ariko dira. Alejandro Franco izango da euskal jokalari nagusia. Karmelo Balda pilotalekuan jokatuko dituzte partidak.

 

https://www.berria.eus/paperekoa/5002035/027/002/2018-03-21/donostia_hiria_nazioarteko_torneoa_hasiko_da_larunbat_honetan.htm